Ondoren azalduko da FUNDACIÓN ONCE SAren (aurrerantzean, “ONCE FUNDAZIOA” edo “gu”) titulartasunpeko https://fundaciononce.es/ web-plataforma (aurrerantzean, “Plataforma”) arautzen duen cookie-politika (aurrerantzean, “cookie-politika” edo “politika”).

Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen eta 95/46/EE Zuzentaraua (aurrerantzean, “Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra” edo DBEO) indargabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUAren 30. kontuan hartuzkoak xedatutakoari jarraikiz, “Pertsona fisikoak online identifikatzaileekin lotu daitezke, zeinak ematen baitituzte haien gailuek, aplikazioek, tresnek eta protokoloek, hala nola Internet-protokoloen helbideak, cookieen bidezko saioko identifikatzaileak, edo bestelako identifikatzaileak, adibidez, irrati-frekuentziaren bidezko identifikazio-etiketak. Horiek utzitako aztarnak, batez ere identifikatzaile bakarrekin eta zerbitzariek jasotako beste datu batzuekin konbinatzen direnean, erabil daitezke pertsona fisikoen profilak sortzeko eta beraiek identifikatzeko”. Horregatik, ONCE FUNDAZIOAk aplikatzekoa den araudiarekin koherentea den cookie-politika dauka.

MESEDEZ, HARTU MINUTU BATZUK GURE COOKIE-POLITIKA IRAKURTZEKO; EZ DIZU DENBORA ASKO KENDUKO. MODU ERRAZ, ARGI ETA GARDENEAN AZALDU NAHI DIZUGU NOLA TRATATZEN ETA BABESTEN DITUGUN ZURE INFORMAZIO PERTSONALA ETA ZURE ESKUBIDEAK. ZURE SEGURTASUNA ETA ZURE DATU PERTSONALENA FUNTSEZKOA DA ONCE FUNDAZIOARENTZAT, ETA SERIOTASUN HANDIZ BABESTEN DITUGU.

HALABER, GURE WEBGUNEAREN PRIBATUTASUN-POLITIKA ARRETAZ IRAKURTZEA GOMENDATZEN DIZUGU.

1. NORI ZUZENTZEN ETA APLIKATZEN ZAIO POLITIKA HAU?

Politika hau Plataformaren erabiltzaile guztiei aplikatzen zaie (aurrerantzean, “erabiltzailea” edo “erabiltzaileak”), betiere pertsona fisikoak badira, ONCE FUNDAZIOAren bezeroak izan ala ez.

2. NOR DA ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Gu gara zure datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak:

Erakundearen izen osoa: ONCE FUNDAZIOA

Egoitza soziala: Calle Sebastián Herrera, nº 15

Kokapen fisikoa/egoitza: Calle Sebastián Herrera, nº 15

Harremanetarako helbide elektronikoa: portalentodigital@fundaciononce.es

Zure informazio pertsonalaren babesari buruzko edozein zalantza argitzeko, bidali mezu elektroniko bat fundaciononce@fundaciononce.es helbidera.

3. COOKIERIK ERABILTZEN AL DA PLATAFORMAN? ZER DIRA COOKIEAK?

Plataforman cookieak erabiltzen dira; hau da, zure ekipo terminalean (terminal pertsonala, smartphonea, tableta, gailu mugikorra, etab.) deskargatzen diren fitxategiak edo gailuak. Cookieak hainbat motatakoak izan daitezke.

Oro har, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) argitaratutako Cookieen Gida kontuan hartuz, cookieak hainbat motatakoak izan daitezke zenbait parametroren arabera:

3.1) Cookieak bidaltzen diren eta lortutako datuak tratatzen dituen ekipoa edo domeinua zein erakundek kudeatzen duen kontuan hartuta, honelakoak izan daitezke:

Cookie propioak: ONCE FUNDAZIOAk kudeatutako ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen terminalera bidaltzen direnak dira. Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen da ekipo edo domeinu hori.

Hirugarrenen cookieak: ONCE FUNDAZIOAK kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen terminalera bidaltzen direnak dira. Beste erakunde batek tratatuko ditu cookieen bidez lortutako datuak. Cookieak ONCE FUNDAZIOAK kudeatutako ekipo edo domeinu batetik instalatzen badira baina horien bidez jasotzen den informazioa hirugarren batek kudeatzen badu, ezin dira ONCE FUNDAZIOAren cookie propiotzat hartu. Horrela, ONCE FUNDAZIOAk erabiltzaileek Plataforman egindako nabigazioaren portaera neurtzen eta/edo aztertzen duten analisi- eta neurketa-enpresen zerbitzuak kontratatu ditzake. Alde horretatik, enpresa horiek beren izenean eta ordezkaritzan jarduten dute, hirugarren horien cookieen erabilerarekin lortutako datuak aztertuz; hori guztia ONCE FUNDAZIOAk ematen duen zerbitzua hobetzeko helburu bakarrarekin.

3.2) Cookieak terminalean zenbat denboran aktibatuta mantentzen diren kontuan hartuta (denborazkotasuna), honelakoak izan daitezke:

Saio-cookieak: Erabiltzailea Plataforman sartzen den bitartean datuak biltzeko eta biltegiratzeko diseinatutako cookieak.

Cookie iraunkorrak: Horrelako cookieen kasuan, datuek terminalean biltegiratuta jarraitzen dute, eta haien arduradunak definitutako epe batean atzitu eta trata daitezke (epea minutu batzuetatik urte batzuetara bitartekoa izan daiteke).

3.3) Cookieen bidez lortutako datuak zertarako tratatzen diren kontuan hartuta, honelakoak izan daitezke:

Cookie teknikoak: Horrelako cookiek aukera ematen diote erabiltzaileari Plataformaren bidez nabigatzeko eta bertako aukera edo zerbitzuak erabiltzeko, hala nola trafikoa eta datuen komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko ataletan sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigatzean segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua hedatzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.

Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzailearen terminalean irizpide batzuen arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko aukera ematen diote erabiltzaileari, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabilitako nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzeko erabilitako eskualde-konfigurazioa, etab.

Analisi-cookieak: Cookieekin lotutako webguneetako erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko aukera ematen diote arduradunari. Horrelako cookieen bidez jasotako informazioa plataformetako jarduera neurtzeko eta webgune, aplikazio eta plataforma horien erabiltzaileen nabigazio-profilak sortzeko erabiltzen da, hobekuntzak txertatzearren zerbitzuaren erabiltzaileen erabilera-datuen analisiaren arabera.

Publizitate-cookieak: Eskatutako zerbitzua ematen duen webgune, aplikazio edo plataforma batean argitaratzaileak sartutako publizitate-espazioak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, argitaratutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta.

Portaerazko publizitate-cookieak: Eskatutako zerbitzua ematen duen webgune, aplikazio edo plataforma batean argitaratzaileak sartutako publizitate-espazioak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, haien nabigazio-ohiturak etengabe behatuz. Horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, publizitatea horren arabera erakusteko.

4. ZEIN COOKIE ERABILTZEN DITUGU PLATAFORMAN?

Behean adierazten den bezala, plataforman erabiltzen diren cookieak propioak edo hirugarrenenak izan daitezke, saio-cookieak edo iraunkorrak, baita teknikoak eta analisi-cookieak ere.

Behean, une honetan ONCE FUNDAZIOAk plataforman erabiltzen edo zerbitzatzen dituen cookie zehatzen informazio-laburpena erakusten da:

Cookieak

Titulartasuna

Denborazkotasuna

Xedea

Teknikoak portalentodigital.fundaciononce.es Saio-cookieak Nabigazioa erraztea

Publizitate-cookieak portalentodigital.fundaciononce.es Iraunkorrak Iragarkien programazioa eta maiztasuna

Analisi-cookieak Hirugarrenen cookieak: Google Analytics Iraunkorrak Gure zerbitzuak eta zerbitzuen prestazioaren kalitatea hobetzea

Ikusten den bezala, hirugarrenen cookieak erabiltzen dira, baina hirugarren horiei dagokienez berme egokiak ematen dira datu pertsonalen nazioarteko balizko transferentziei dagokienez, indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera. Erakunde horiek dira bai Privacy Shield-en ziurtatuak (ziurtagiria indarrean dutenak), bai Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) kokatutakoak, ondoren zehazten den bezala. Google Analytics-en kasuan, informazio-esteka hau kontsultatu daiteke: https://support.google.com/analytics/answer/7105316?hl=es

5. NORK ERABILTZEN DITU COOKIEAK?

Plataformaren bidez erabilitako cookieei esker jasotzen den informazioa bai cookien titularrak (cookie propioak) bai titular horri zerbitzua ematen dion hirugarren batek (hirugarrenen cookieak) erabil dezake.

6. COOKIEEN KUDEAKETA, ONARPENA ETA KONFIGURAZIOA.

Baimena zalantzarik gabekoa izan daiteke, eta inplizituki eman daiteke interesdunaren ekintza batetik eratortzen denean (adibidez, interesdunak plataforman nabigatzen jarraitzen duenean eta, horren ondorioz, onartzen duenean cookieak erabiltzea bere nabigazioa monitorizatzeko). Horregatik, Plataformara sartzen zaren bakoitzean, gure cookie-politikari buruzko informazioa emango dizugu. Horrenbestez, informazio hori izanik bertan nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu baimen zalantzarik gabea ematen duzula cookiekin asoziatutako helburu informatuetarako. Nolanahi ere, nahi duzunean aldatu ahal izango duzu zure nabigazioari asoziatutako konfigurazioa, cookie teknikoen kasuan izan ezik, aplikatzekoa den araudia betez cookieak Plataforman erabiltzen ditugula jakinarazteko lege-oharrari asoziatutakoa barne.

Cookie teknikoak funtsezkoak dira erabiltzaileak plataforman nabigatu ahal izateko. Beraz, erabiltzaileak desaktibatuz gero ezin izango du nabigatu. Hau da: horrelako cookieak ezinbestekoak dira nabigazio hori ahalbidetzeko eta ONCE FUNDAZIOAren funtzioak jasateko (araudi aplikagarriak zehaztutakoak nahiz ez). Horrenbestez, ezin dira desaktibatu. Era berean, bestelako cookie batzuk desgaitzen badituzu, litekeena da ONCE FUNDAZIOAk Plataformaren bidez zerbitzu hobea emateko edo zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ezarritako funtzionaltasun batzuek funtzionatzeari uztea edo behar bezala ez funtzionatzea.

Analisi-cookieei dagokienez, edozein unetan erretiratu ahal izango duzu politika honekin lotutako baimena, eta zure terminalean edo ekipoan biltegiratutako cookieak desaktibatu ahal izango dituzu zure Interneteko nabigatzailearen doikuntzak eta konfigurazioak eginez, behean erakusten den bezala.

Plataforman erabilitako cookieak kudeatzeko eta desaktibatzeko moduari buruzko informazioa eskaintzen dizugu, nabigatzaile ohikoenek eskaintzen dituzten aukeren bidez:

Google Chrome

Mozilla Firefox

Microsoft Internet Explorer

Safari

7. GUREKIN HARREMANETAN JARRI BEHAR DUZU?

Politika honen inguruan zalantzarik edo iradokizunik helarazi nahiko bazenigu, mesedez, jarri gurekin harremanetan fundaciononce@fundaciononce.es helbidearen bidez.