Lege-ohar honen bidez, https://cned.fundaciononce.es web-plataformaren (aurrerantzean, “Plataforma”) erabilera- eta nabigazio-baldintzak arautzen dira.

Plataforman sartzeak eta nabigatzeak eta Plataforma erabiltzeak berekin dakar plataformaren erabiltzaile-izaera izatea (hemendik aurrera “erabiltzailea”), eta, beraz, erabiltzaileak lege-ohar honetan jasotako termino eta baldintza guztiak berariaz eta erreserbarik gabe onartzea. Hori dela-eta, arretaz irakurtzea gomendatzen dugu. Hala, pribatutasun-politikarekin eta hari lotutako cookieekin gertatzen den bezala, ados egon ezean, nahikoa izango da horretarako gaitutako bitartekoaren bidez ez onartzea. Horrek, nolanahi ere, Plataforma erabiltzea eragotziko du, bai eta haren bidez eskuragarri jarritako zerbitzuak eta funtzionaltasunak ere.

1. INFORMAZIO OROKORRA.

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean aurreikusitakoa betez, Plataformaren titularra ONCE FUNDAZIOA da (aurrerantzean, “ONCE FUNDAZIOA” edo “gu”), Gizarte Gaietako Ministerioak izaera asistentzialeko ongintza bereziko erakundetzat onetsia eta kalifikatua (helbide elektronikoa: http://fundaciononce.es; IFK: G-78661923; posta-helbidea: Sebastián Herrera kalea 15, Madril).

Helbide elektronikoa: fundaciononce@fundaciononce.es

Telefonoa: 91 506 88 88

2. WEB-PLATAFORMA: ERABILERA, XEDEA ETA APLIKATU BEHARREKO ARAUBIDE JURIDIKOA.

Plataforma ONCE FUNDAZIOAk erabiltzaileen eskura jartzen duen euskarri- eta komunikazio-mekanismo gehigarri bat da. Beraz, Plataformaren funtzionaltasunen helburu nagusia Por Talento Digital Programa ezagutzera ematea izango da, programaren prestakuntza-eskaintza desgaitasunen bat duten pertsonen eskura jartzeko.

Plataforma Espainiako legeriaren mende dago, eta 34/2002 Legean xedatutakoa aplikatuko zaio (34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa). Era berean, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, datuak babesteko Espainiako araudiaren mende dago tratamendu hori. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure pribatutasun- eta cookie-politika.

3. ERABILERA-BALDINTZAK ONARTZEA.

Plataforma honetan xedatutako funtzionaltasun guztietara sartzeak berekin dakar baldintza hauek guztiak eta bakoitza onartzea, bai eta uneko edo etorkizuneko Zerbitzuaren beharrengatik ezarri, aldatu edota zabaldu daitekeen beste edozein ere. ONCE FUNDAZIOAk ahalmena izango du baldintza horien eta Plataformaren bidez eskuragarri jarritako zerbitzuen eta funtzionaltasunen edukia edozein unetan aldatzeko, eta nahikoa izango da aldaketa horiek bitarteko honen bidez argitaratzea, erabiltzaileak aldaketa horiek onartu ala ez alde batera utzi gabe. Onartu ezean, gerta liteke plataforma eta plataformaren bidez eskuragarri jarritako funtzionaltasun guztiak edo batzuk erabiltzea galaraztea.

4. SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du plataforma modu egoki eta zilegian erabiltzeko, bai eta plataforman eskuragarri jarritako edukiak, produktuak eta zerbitzuak ere, une bakoitzean aplikatzekoa den legeriaren, baldintza hauen, moralaren eta oro har onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren arabera.

Oro har, Plataforman dauden funtzionaltasunetarako sarbidea kasuan kasuko erabiltzaile-profilaren araberakoa izango da. Nolanahi ere, erabiltzaileak erregistratu egin beharko du eta aldez aurretik dagokion alta eman pasahitz-sistema baten bidez. Pasahitzak noiznahi alda ditzake erabiltzaileak; pasahitzen ardura berak izango du, eta erabat debekatuta egongo da baimenik gabe hirugarrenei lagatzea.

Beraz, erabiltzailea behartuta dago Plataformari dagokionez ezarritako sarbide- eta egiaztapen-sistemen edo -kodeen konfidentzialtasuna mantentzeko behar diren segurtasun-neurriak hartzera. Horrenbestez, ONCE FUNDAZIOA libre geratuko da erabiltzailearen edo hirugarren baten eremu horretan izan ditzakeen zabarkeriagatik, arduragabekeriagatik edo okerreko erabileragatik sortutako erantzukizunetatik.

Halaber, Plataformaren erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu:

Plataformaren bidez komunikatzen dituen datu guztien autentikotasuna, egiazkotasuna, gaurkotasuna eta zehaztasuna bermatzea; hala egin ezean, erabiltzaile hori izango da erantzule bakarra.

ONCE FUNDAZIOAk ezarritako helburu eta funtzionaltasunetarako soilik erabiltzea Plataforma. Erabiltzaileak, beraz, debekatuta du Plataforma beste edozein helburu edo xedetarako erabiltzea.

Plataforma legearen arabera eta modu legitimoan erabiltzea, hura eta/edo haren bidez eskura jarritako edukiak eta/edo informazioa baimenik gabe, maulaz, legez kontra nahiz legez kanpo erabiltzea saihestuz, lege-ohar hau eta aplikatu beharreko araudia urratu gabe, eta ONCE FUNDAZIOAren edo jarduketa horren ondorioz ukituta gera daitezkeen hirugarrenen eskubide eta interes legitimoak kaltetzea eragotziz.

Plataformaren, plataformaren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalterik ez eragitea edo haren segurtasun- edo autentifikazio-neurriak urratzen saiatzea, Plataformarekin eta Zerbitzuarekin lotutako komunikazio-ingurunean edo azpiegituran neurriz kanpoko edo beharrik gabeko saturazioa eragingo duen ekintzaren bat egitea, modu batean nahiz bestean eraso eginez. ONCE FUNDAZIOAk bere interesak babesteko beharrezkoak diren prebentzio- edo zuzenketa-neurriak hartu ahal izango ditu, Plataformaren, Zerbitzuaren eta haren funtzionaltasun espezifikoen funtzionamendu egokiari begira.

Birus informatikoak edo kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko –hala nola birusak, kode gaiztoa edo bestelako programa edo artxibo kaltegarriak– sarean ez sartzea edo zabaltzea.

Ez saiatzea ONCE FUNDAZIOAren datuak eskuratzen, erabiltzen eta/edo manipulatzen, edo haren erantzukizunpekoak, hirugarren hornitzaileenak nahiz beste erabiltzaile batzuenak.

Bereziki, eta besteak beste, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ONCE FUNDAZIOAren edo hirugarrenen eskubideak urratzea ekar dezaketen informazioak, datuak, edukiak eta mezuak ez transmititzeko, zabaltzeko edo hirugarrenen eskura jartzeko.

Baimenik gabe sartzea edo identitate faltsuarekin interaktuatzea, hirugarrenen identitatea ordeztuz edo ez, edo profil bat erabiliz edo erabiltzailea behar bezala identifikatzeko nahasmendua sor dezakeen edo gaizki identifikatzea eragin dezakeen beste edozein ekintza eginez.

6. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA.

Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du ONCE FUNDAZIOAren edo ONCE FUNDAZIOA xede horretarako berariaz baimendu duten hirugarrenen jabetza esklusiboa direla Plataformaren edukien eta/edo beste edozein elementuren (mugarik gabe barne hartuz markak, logotipoak, izen komertzialak, testuak, irudiak, grafikoak, diseinuak, soinuak, datu-baseak, softwarea, aurkezpena eta audioa eta bideoa, halakorik balego) gaineko jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak.

Plataforman sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du inola ere berekin ekarriko eskubide horiei uko egitea, eskubideak eskualdatzea edota haien gaineko lizentzia edo lagapena egitea, berariaz eta idatziz aurkakoa ezartzen ez bada.

Plataformaren edukien eta/edo zerbitzuen gaineko jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubide guztiak erreserbatuta geratzen dira, eta, bereziki, debekatuta dago bertako eduki guztiak edo batzuk aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, jendaurrean komunikatzea, eraldatzea edo banatzea, edozein bitartekoren bidez eta edozein modutan, helburu publiko edo komertzialekin, baldin eta ez badago haien titularren berariazko eta idatzizko baimenik.

Muga eta debeku horiek urratzen dituen erabiltzaileak aitortzen du esklusiboki bere gain hartzen duela horren gaineko erantzukizun oro, eta horri dagokionez ez dutela inolako erantzukizunik izango ez ONCE FUNDAZIOAk, eta ez erabiltzailearen jardueraren ondorioz eraginda gerta litekeen hirugarrenak ere.

7. BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNAREN ESKLUSIOA.

ONCE FUNDAZIOAk ez du bermatzen Plataformaren erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna. Era berean, ez du inolako erantzukizunik izango honako hauetatik erator daitezkeen kalte-galeren gainean:

a) Plataformaren funtzionamendua etetea edo haren funtzionamendua ahalbidetzen duten sistemen edo mekanismoen akats edo gainkargak direla-eta sortutako matxura, deskonexio, atzerapen edo blokeoak;

b) Plataforma ez izatea egokia erabiltzaileen beharrizan espezifikoetarako; eta

c) Hirugarrenek ONCE FUNDAZIOAren kontroletik kanpoko eta baimendu gabeko esku-sartzeen bidez eragin ditzaketen beste kalte batzuk.

Ez da bermatzen Plataforman ez egotea ONCE FUNDAZIOtik kanpoko hirugarrenek sartutako birusik edo bestelako elementurik, eta horiek erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan edo haien sistemetan biltegiratutako dokumentu, artxibo eta fitxategietan alterazioak eragin ahal izatea.

ONCE FUNDAZIOAk hainbat neurri hartuko ditu Plataforma eta bertako edukiak hirugarrenen eraso informatikoen aurrean babesteko. Hala ere, ez du bermatzen baimendu gabeko hirugarrenek sarbidea ezin lortu ahal izatea erabiltzailearen plataformaren erabilera-motara edo erabilera hori egiten den baldintza, ezaugarri eta inguruabarretara. Horrenbestez, ez da inola ere erantzule izango baimendu gabeko sarbide horretatik erator litezkeen kalte-galeren gainean.

ONCE FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du bere iritziz Plataforma erabiltzeko arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileen sarbidea aldez aurreko abisurik gabe eteteko eta legezko neurri egokiak egikaritzeko eskubidea, baina horrek ez du inolako kalte-ordainik sortuko horren eraginpean egon daitekeen erabiltzailearen alde. ONCE FUNDAZIOAk ez du inola ere bere gain hartuko erabiltzaileek eta/edo hirugarrenek Plataformaz egin dezaketen erabileraren gaineko erantzukizunik, ezta erabilera horretatik litezkeen kalte eta galeren gainekorik ere.

ONCE FUNDAZIOAk kanpoan uzten du erabiltzaileek zerbitzuak eta edukiak erabiltzeagatik edo Plataformaren eta Zerbitzuaren esparruan ematen duten informazioaren informazio-faltaren, zehaztasunaren edo egiazkotasunik ezaren ondoriozko edozein motatako kalte-galeren gaineko erantzukizun oro, eta, bereziki, modu esklusiboan ez bada ere, erabiltzaile batek Plataformaren bidez egindako edozein motatako komunikazio edo jarduketatan hirugarren baten nortasuna ordezteagatik sor daitezkeen mota guztietako kalte-galerak.

8. JURISDIKZIOA ETA FORU APLIKAGARRIA.

Lege-ohar honi buruzko edozein eztabaida Espainiako jurisdikzioaren aurrean bideratuko da, eta alderdiek esanbidez erabaki dute Madrilgo Hiriko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzea, non eta aplikatzekoa den araudiak ez duen ezartzen beste epaitegi eta auzitegi batzuen eskumena.

9. LEGE-OHARRA ALDATZEA.

ONCE FUNDAZIOAk eskubidea du lege-ohar hau aldatzeko aplikatu beharreko etorkizuneko lege-, doktrina- edo jurisprudentzia-berritasunetara egokitzeko, edo arrazoi teknikoak, operatiboak, komertzialak, korporatiboak eta negozioaren arlokoak direla-eta; ahal denean, aldez aurretik eta modu arrazoituan informatuko ditu erabiltzaileak. Plataforman sartzen den bakoitzean lege-ohar hau arretaz irakurtzea gomendatzen zaio erabiltzaileari.

Lege-ohar honi buruzko zalantzarik izanez gero, erabiltzailea ONCE FUNDAZIOArekin harremanetan jar daiteke, fundaciononce@fundaciononce.es helbide elektronikoaren bidez.