Pribatutasun-politika

Politika honen bidez, DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN LANKIDETZA ETA GIZARTERATZEA BULTZATZEKO ONCE FUNDAZIOAren (aurrerantzean, “ONCE FUNDAZIOA” edo “gu”) Pribatutasun-politika (aurrerantzean, “webguneko pribatutasun-politika” edo “politika”) arautzen da.

Politika hori bat dator indarrean dagoen legeriarekin eta, zehazki, Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrarekin (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin (DBLO).

MESEDEZ, HARTU MINUTU BATZUK GURE PRIBATUTASUN-POLITIKA IRAKURTZEKO; EZ DIZU DENBORA ASKO KENDUKO. MODU ERRAZ, ARGI ETA GARDENEAN AZALDU NAHI DIZUGU NOLA TRATATZEN ETA BABESTEN DITUGUN ZURE INFORMAZIO PERTSONALA ETA ZURE ESKUBIDEAK. ZURE SEGURTASUNA ETA ZURE DATU PERTSONALENA FUNTSEZKOA DA ONCE FUNDAZIOARENTZAT, ETA SERIOTASUN HANDIZ BABESTEN DITUGU. HALABER, GURE COOKIE-POLITIKA ETA GURE LEGE-OHARRA ARRETAZ IRAKURTZEA GOMENDATZEN DIZUGU.

NOR DA ONCE FUNDAZIOAREN DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA (DBO)?

ONCE Fundazioak DATUAK BABESTEKO BATZORDE ORDEZKARI (DBO) bat izendatu du, erabiltzaileak, nahi izanez gero, harekin harremanetan jartzeko beren datuen tratamenduari buruzko gaiei dagokienez, bai eta horren inguruan sortzen den edozein eztabaidari dagokionez ere, DBEOn xedatutakoaren arabera. Gure DBOarekin harremanetan jarri nahi izanez gero:

Harremanetarako helbide elektronikoa: dpd@fundaciononce.es

NOR DA ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Gu gara zure datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak:

Erakundearen izen osoa: DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN LANKIDETZA ETA GIZARTERATZEA BULTZATZEKO ONCE FUNDAZIOA

Egoitza soziala: CALLE SEBASTIÁN HERRERA nº15, 28012, MADRID, ESPAÑA.

WEBGUNEAREN BIDEZ EGINDAKO TRATAMENDUAK

Zein motatako datuak tratatzen ditugu?

Zure datuen tratamendua beharrezkoa da Plataformaren edukietara eta/edo funtzionaltasunetara sarbidea emateko, edo, hala eskatzen baduzu, zuri informazioa bidali edo plataformaren bidez eskuragarri jarritako zerbitzuak eman ahal izateko. Alde horretatik, zure datu pertsonalak legitimotasunez eta koherentziaz tratatzeko konpromiso sendoa daukagu, datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiak xedatutako lege-printzipio eta -betebeharrekin bat etorriz.

Gure plataformaren bidez nabigatzen duzunean –eta, bereziki, gurekin interaktuatzen duzunean edo gurekin erregistratzen zarenean–, datuak zuzenean ematen dizkiguzu. Adibidez, online jarritako edozein formulario edo eskaera (adibidez, harremanetarako formularioa) betetzen duzunean kasu bakoitzean adierazitako tratamendu-helburuen arabera.

Ematen dizkiguzun datuak plataformaren bidez eskuragarri jarritako formulario edo eskaera horiekin lotuta daude, eta, gainera, formulario- edo eskaera-motaren arabera alda daitezke. Aurrekoaz gain, Plataformaren eta bertako formulario edo eskaeren bidez, datu pertsonalen zenbait kategoria bildu ahal izango dira. Nolanahi ere, beti eskatuko dizkizugu datu egokiak, beharrezkoak eta mugatuak tratamendu-helburuei dagokienez (datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa).

DATU-KATEGORIAK

Gure Plataforman nabigatu ahal izatea, eta, horrekin batera, informazioa eta plataforman eskuragarri jarritako edukiak atzitzeko aukera ematea.

Harremanetarako datu pertsonalak: adibidez, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia, posta-helbidea (posta-kodea, probintzia, herrialdea).

Era berean, gure Plataforman nabigatzen duzunean zure terminalean edo gailuan instalatzen diren cookieei adi egon beharko duzu, horrek zure datu pertsonalen tratamendua eskatzen baitu informatutako cookieen tipologiaren eta haien helburu espezifikoen arabera (ikus cookie-politika).

Zertarako erabiltzen ditugu zure datuak? Zertan oinarritzen gara datuak legitimotasunez tratatzeko, eta zenbat denboran gordetzen ditugu?

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak zure baimena lortzeko beti eskatzen dugun informazioan modu partikularrean ezarritako helburuarekin tratatuko dira. Informazio hori webgunean ezarritako datu-formulario desberdinetan agertuko da.

Era berean, zure datuen tratamendua kasu bakoitzean dagokion oinarri juridikora egokituko da, eta, nolanahi ere, DBEOren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Behean, aipatutako tratamenduen helburuen, oinarri juridikoen eta kontserbazio-epeen berri emango dizugu.

TRATAMENDUAREN HELBURUAK

Gure Plataforman nabigatu ahal izatea, eta, horrekin batera, informazioa eta plataforman eskuragarri jarritako edukiak atzitzeko aukera ematea.

Zure eskaerei erantzutea, bidaltzen dizkiguzun harremanetarako formularioen arabera, eta, bereziki, alderdien arteko harreman juridikoa prestatzeko edo eratzeko balio duten formularioen arabera (adib.: lan-kontratua, zerbitzuak emateko kontratua, etab.).

LEGITIMAZIO-OINARRIA

Zure baimena –eta, kasuaren arabera, norberaren edo hirugarrenen interes legitimoa asebetetzea–, Plataformaren, erreminten, sarearen eta informazio-sistemen kudeaketa, mantentze, garapen eta bilakaera egokiari asoziatuta, halakoen funtzionamendu egokia, funtzionaltasunak, eduki eta zerbitzuetarako sarbidea eta aurreko alderdi guztien segurtasun orokorra ahalbidetuz.

Zure baimena

DATUAK GORDETZEKO DENBORA

Oro har, zure datuak helburu horietarako gordeko dira gure Plataforma eta haren bidez eskuragarri dituzun edukiak behar bezala nabigatzeko eta erabiltzeko behar den denboran soilik.

Kasuaren arabera, zure eskaera espezifikoei behar bezala erantzuteko behar den denboran soilik.

Eskaera horiek zuk hala eskatuta kontratu aurreko neurriak gauzatzea edo ONCE FUNDAZIOArekin kontratu bat sinatzea ekarriko balute, zure datuak gordeko dira kontratu aurreko neurri horiek behar bezala betetzeko edo alderdien arteko kontratua gauzatzeko beharrezkoa den denbora guztian, eta, ondoren, harreman juridiko horren ondoriozko erantzukizun juridikoen berri eman ahal izango zaie agintari publikoei.

Plataformako cookieekin asoziatutako erabilerak baimentzea, gure cookie-politikan deskribatzen denaren arabera.

Ikus cookie-politika.


Zure datuak gordetzeari dagokionez, honako hau jakinarazten dizugu, aurrekoari kalterik egin gabe:

- Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiarekin bat, ONCE FUNDAZIOAk informazio pertsonala behar bezala tratatzeari dagokion guztian, erakundeak lau urtez gorde ahal izango du informazioa, modu seguruan, jasotzen/lortzen denetik (eremu horretako arau-hausteen preskripzio-epeak).

- Cookieak gordetzeko denborari dagokionez, gure cookie-politika kontsultatzea gomendatzen zaio erabiltzaileari (denborazkotasunaren atala).

- Oro har, datu pertsonalak jada beharrezkoak ez direnean bildu ziren tratamendu-xedeetarako, blokeatu egingo dira, eta agintari eskudunen eskura soilik geratuko dira datu horiek tratatzen diren bitartean erantzukizun juridikoak argitzeko, betiere aplikatu beharreko araudiarekin bat etorriz, eta ezin izango dira beste xede batzuetarako erabili. Blokeoa gertatuz gero dagozkion legezko epeak igarotakoan, datu pertsonal horiek ezabatu egingo dira, aplikatzekoa den araudiak xedatzen duenaren arabera, eta, aplikagarria bada, ONCE FUNDAZIOAK datuak (anonimizatuak/ez-pertsonalak) modu seguruan anonimizatzeko aukera ere izango du.

EGINDAKO BESTE DATU-TRATAMENDU BATZUK

Bestalde, ONCE FUNDAZIOAk, kasu jakin batzuetan, lehen zehaztutako helburuez bestelako batzuekin ere tratatu ahal izango ditu zure datu pertsonalak. Zehazki, kasu hauetan:

Produktu eta zerbitzuen kontratazioa kudeatzea

Zerbitzuen prestazioarekin lotutako zure identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak; ondasun- eta zerbitzu-transakzioei buruzko datuak; produktuekin eta zerbitzuekin lotutako datu ekonomiko eta finantzarioak, ONCE FUNDAZIOAk eskainitako zerbitzu guztiak osorik emateko eta kudeatzeko erabili ahal izango dira. Nolanahi ere, kasu bakoitzean dagokion produktuaren edo zerbitzuaren kontratazioa kudeatzeko behar-beharrezkoak diren datuak bakarrik tratatuko ditugu.

Tratamendu hau legitimatzen duen oinarri juridikoa ONCE FUNDAZIOAren eta bezeroaren/erabiltzailearen arteko kontratu-harremana gauzatzea da, webgune honen bidez nahiz bezeroen eskura jarritako beste kontratazio-bide batzuen bidez formalizatutakoa. Zurekin ezartzen ditugun kontratu-harremanetatik eratorritako harremanak indarrean dauden bitartean tratatuko dira zure datuak. Gainera, aplikatzekoa denean, eta kapital-zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeari buruzko apirilaren 28ko 10/2010 Legeak xedatutako helburuetarako, zurekin kontratu-harremana amaitzen denetik 10 urtez gordeko dira zure datuak.

Era berean, jakinarazten dizugu, barneko helburu administratiboekin, zure datuak ONCE FUNDAZIOA osatzen duten enpresetako edozeini komunikatu ahal izango zaizkiola interes legitimoan oinarrituta (DBEOren 48. kontuan hartuzkoa).

Bideozaintza

Kamera edo bideokamera bidez lortutako zure datu pertsonalak BIDEOZAINTZA-XEDEEKIN tratatuko dira, instalazioen edo ondasunen egoera egiaztatzeko, eraikinerako, aparkalekuetarako eta garajeetarako sarbideak kontrolatzeko eta pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna bermatzeko.

Nolanahi ere, bideozaintza-sistema horiek instalatuta dituzten ONCE FUNDAZIOko establezimenduetan soilik egingo da tratamendu hori. Kasu horretan, horren berri emango dizugu instalazio/eraikin/aparkaleku/garajeko sarreran nahiz ondo ikusteko moduko beste leku batean jarritako informazio-kartel egokiaren bidez.

Zure datuen tratamendua lehen aipatutako helburuarekin legitimatzen duen oinarria interes publikoa da (DBEOren 6.1.e art.).

Zure datu pertsonalak EZ ZAIZKIE HIRUGARRENEI LAGAKO, legezko betebehar bat betetzeko ez bada (adibidez, epaile eta auzitegiei edo Segurtasuneko Indar eta Kidegoei, beharrezkoa denean segurtasun publikorako arrisku erreal bat prebenitzeko edo arau-hauste penalak zigortzeko).

Datu pertsonalak jaso eta hilabeteko epean gordeko dira, salbu eta ONCE FUNDAZIOko pertsonen, ondasunen edo instalazioen osotasunari kalte egiten dion egintza bat egin izana egiaztatzeko gorde behar direnean. Kasu horretan, ONCE FUNDAZIOAren babes judizial eraginkorrerako eskubidea bermatzeko behar den denboran gordeko dira.

Hautaketa

Zure datu pertsonalak langileak hautatzeko prozesuan zure hautagaitzari bide emateko tratatuko dira, baita zure profil profesional eta pertsonal osoa lortzeko, lanpostu jakin bat betetzeko zure egokitasuna ebaluatzeko eta, hala balegokio, zu ONCE FUNDAZIOko plantillan sartzeko izapideak egiteko.

Era berean, ONCE FUNDAZIOAk hautagaien datuak tratatu ahal izango ditu, gure erakundean sortzen diren lanpostu hutsei buruz informatuta edukitzeko.

Arren eskatzen dizugu zure datuetan izandako edozein aldaketaren berri berehala ematea, zuri buruzko informazioa une oro eguneratuta egon dadin eta akatsik izan ez dezan.

ONCE FUNDAZIOAren Lan Poltsan erregistratu nahi baduzu, aipatutako helburuak lortzeko behar-beharrezkoak diren datuak eskatuko zaizkizu. Datu jakin batzuk nahitaez bete beharko dira, eta hori dagokion formularioan zehaztuko da. Alegia, datu horiek ematen ez badituzu, ezin eman ahal izango dizugu alta ONCE FUNDAZIOAren enplegu-atarian. Gainera, jakinarazten dizugu alta-prozesu horren barruan zure curriculuma eman beharko diguzula; horrek berekin dakar deskribatutako funtzio eta helburuetarako beharrezkoak diren datu pertsonalak ematea.

Zure datuak hautaketa-prozesuan zehar tratatzeko lege-oinarria beharrezkoa da, interesdunak hala eskatuz gero, kontratu aurreko neurriak aplikatzea (DBEOren 6.1.b art.). Zure curriculuma etorkizuneko lanpostuetarako gorde nahi badugu, baimena eskatuko dizugu (DBEOren 6.1.a art.).

Emandako datuak gehienez ere 3 urtez gordeko dira, edo hautagaiak datuak ezabatzeko bere eskubidea egikaritu arte.

Hautagai gisa dituzun datu pertsonalak gure Plataforma kudeatzen duen zerbitzu informatikoen hornitzailearen esku jarriko dira, “hodeiko konputazioa”ren sistema eta hirugarren hornitzaileen balizko azpikontratazioa barne. Azpikontratatutako hornitzaileek DBEOn ezarritako baldintzak beteko dituzte une oro, EBtik kanpoko nazioarteko datu-transferentziei dagozkienak barne.

Deskribatutako helburuekin, jakinarazten dizugu zure datuak ONCE FUNDAZIOA osatzen duten enpresetako edozeini jakinarazi ahal izango zaizkiola. Era berean, hautaketa-prozesuak –osorik nahiz partzialki– eremu horretako lan- edo merkataritza-profil egokienak aztertzeko eta hautatzeko kontratatutako enpresa edo erakunde espezializatuek kudea ditzaketenez, jakinarazten dizugu enpresa edo erakunde espezializatu horiek zure datu pertsonalen hartzaile izan daitezkeela. Kasu horietatik kanpo, zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebehar bat betetzeko ez bada. Era berean, ez dago aurreikusita zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea.

Sustapen-ekintzak eta komunikazio komertzialak bidaltzea.

Zure datu pertsonalak tratatuko dira, baldin eta dagokion oinarri legitimatzailea aplikagarria bada, zuri komunikazio komertzialak bidaltzeko eta ONCE FUNDAZIOAren sustapen-ekintzak egiteko. Helburu horren barruan sartzen da, batez ere, honako hauetarako tratamendua:

Gure produktuei, zerbitzuei eta sustapen-ekintzei buruzko komunikazio komertzialak zenbait bitartekoren bidez (posta elektronikoa, SMSa...) bidaltzea, betiere informazio hori jasotzeko berariazko baimena eman badiguzu.

Sustapen-ekintzak egitea. Sustapen-ekintzaren batean parte hartzean, zuk ekintza bakoitzaren arabera ematen dizkiguzun datuak tratatuko ditugu.

Tratatutako datu-kategoriak kasu bakoitzean egiten den ekintza komertziala garatzeko ezinbestekoak direnak izango dira (izen-abizenak, helbide elektronikoa, etab.).

Aplikatu beharreko legitimazio-oinarria zuk emandako baimena izango da; adibidez, ONCE FUNDAZIOAren komunikazio komertzialak zenbait bitartekoren bidez jasotzea onartzen duzunean edo sustapen-ekintza batean parte hartzeko legezko oinarriak onartzen dituzunean emandakoa (DBEOren 6.1.a art.). Kasuen arabera, interes legitimoa asebetetzea ere aplikatuko da (DBEOren 6.1.f artikulua).

Zure datuak tratatuko ditugu baja ematen duzun arte edo eremu horretan legez dituzun eskubideak egikaritzen dituzun arte; bereziki, baimena erretiratzeko edo errebokatzeko eskubidea. Baimena edozein unetan erretiratzeko eskubidea izango duzu. Baimena erretiratzeak ez dio eragingo erretiratu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.

Deskribatutako helburuekin, jakinarazten dizugu zure datuak ONCE FUNDAZIOA osatzen duten enpresetako edozeini jakinarazi ahal izango zaizkiola. Kasu horretatik kanpo, zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebehar bat betetzeko ez bada. Era berean, ez dago aurreikusita zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea.

ONCE FUNDAZIOAren jardueraren berezko tratamenduak

- Boluntariotza:

ONCE FUNDAZIOAk sustatutako boluntariotza-jardueren esparruan –desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko, laguntza-jarduerak kudeatzeko, laguntza-programen bitartekaritza kudeatzeko eta boluntarioen izen-ematea kudeatzeko–, zure identifikazio, osasun (desgaitasunari dagokionez), lanbide edo enpleguari buruzko datuak tratatu ahal izango dira. Zure datuen tratamenduari buruzko gainerako informazioa datuak biltzen diren unean emango zaizu.

- Lan-prestakuntza eta -bitartekotza

Zure identifikazio-datuak, osasunari (desgaitasunari) buruzkoak, datu profesionalak edo enpleguari buruzkoak honako helburu hauekin tratatu ahal izango dira: desgaitasuna duten pertsonei, lan egiteko adinean daudenean, lan-merkatuan aukera-berdintasunean sartu ahal izateko behar diren lanbide-kualifikazioa eta lan-trebetasunak ematea, prestakuntza-ekintzak eginez; desgaitasuna duten pertsonentzako enplegua sortzea sustatzea; eta plaza okupazionalak sortzen laguntzea, desgaitasuna duten pertsonen elkarte-mugimenduko erakundeekin eta haien familiekin lankidetzan. Era berean, jakinarazten dizugu zure datuak prestakuntzak egiteko kasu bakoitzean lankidetzan aritzen diren erakundeei jakinarazi ahal izango zaizkiela, bai eta INSERTA EMPLEO ELKARTEAri eta INSERTA INNOVACIÓN ELKARTEAri ere. Zure datuen tratamenduari buruzko gainerako informazioa datuak biltzen diren unean emango zaizu.

- Beken eta dirulaguntzen programak:

Zure identifikazio-datuak, osasunari (desgaitasunari) buruzkoak, datu profesionalak edo enpleguari buruzkoak eta datu akademikoak honako helburu hauekin tratatu ahal izango dira: beken eta laguntzen programak kudeatzea; ikasleek unibertsitatera eta lan-mundura sarbidea izan dezaten sustatzea, beken, laguntzen eta kanpoko praktiken bidez; eta beka eta laguntza horietarako deialdien berri ematea. Zure datuen tratamenduari buruzko gainerako informazioa datuak biltzen diren unean emango zaizu.

ZURE DATU PERTSONALAK HIRUGARRENEKIN PARTEKATZEN AL DITUGU?

Oro har, ez ditugu zure datuak hirugarrenekin partekatzen, eta ez dizkiogu beste inori saltzen edo eskaintzen. Dena den, ONCE FUNDAZIOAren erabiltzaile gisa, ONCE FUNDAZIOA kide den Grupo Social ONCEko beste erakunde eta enpresekin partekatu ahal izango dira zure datu pertsonalak, barne- eta administrazio-ondoreetarako soilik, DBEOren 48. kontuan hartuzkoan xedatutakoarekin bat etorriz.

Enpresa horien identitatea jakiteko, sartu hurrengo paragrafoan adierazitako estekan.

Era berean, baldin eta aldez aurretik onartu baduzu zure datu pertsonalak GRUPO SOCIAL ONCEko beste erakunde batzuei komunikatzea, jarduerei, ekitaldiei, abantailei, sustapenei edo zure interesekoa izan daitekeen beste edozein informaziori buruzko informazioa jasotzeko –publizitate- eta sustapen-informazioa barne– erakunde horiek egiten dituzten jarduerekin lotuta, zure datu pertsonalak komunikatuko zaizkie erakunde horiei (erakunde horiek kontsultatzeko, ikusi Grupo Social ONCE osatzen duten erakundeen zerrenda “Relación de Entidades que conforman el Grupo Social ONCE” PDFan, https://www.once.es/conocenos/organigrama-cooperacion/copy_of_asi-es-el-grupo-social-once helbidean) (Beste leiho batean irekiko da) Edozein unetan errebokatu ahal izango duzu helburu horretarako zure baimena, baina horrek ez du eraginik izango errebokatu aurreko tratamenduen legitimitatean, DBEOren arabera.

Era berean, litekeena da hirugarren batzuek zure informazio pertsonala eskuratu ahal izatea ONCE FUNDAZIOARI eman diezazkioketen zerbitzuak garatzean. Adibidez, Plataforman aplikatzen diren hirugarrenen cookieen kasuan (ikus cookie-politika).

ONCE FUNDAZIOAk bere kontrolpeko datu pertsonalak tratatzeaz arduratzen diren hainbat arduradun ditu, eta horiei aukera ematen die datu horietara sartzeko, konfiantzazko hornitzaile gisa eta haiekin kontratatutako zerbitzuak emateko behar-beharrezkoa den neurrian. Tratamendu-arduradun horiek zerbitzu-kontratu baten mende jarduten dute, DBEOren 28. artikuluan jasotako baldintza eta bermeekin, eta ONCE FUNDAZIOAk egiten ditu esparru horretan dagozkion kontrolak, ikuskapenak eta auditoriak tratamenduaren arduradun horiek xede horretarako sinatutako kontratuak eta aplikatzekoa den araudia zehatz-mehatz betetzen dituztela egiaztatzeko.

ZEIN ONDORIO DITU DATUAK EZ EMATEAK?

Gure gizarte-helburua eta -xedeak erabat garatzeko egiten ditugun datu pertsonalen tratamenduak egiteko gutxieneko eta ezinbesteko datuak eskatzen edo aplikatzen saiatzen gara. Hori guztia aplikatzekoa den araudian jasotako printzipioekin bat etorriz.

Hala ere, zure datu pertsonalak ez emateak eragin dezake ekintza hauek egin ahal ez izatea: 1) gure webgunean behar bezala nabigatu ahal izatea (cookie teknikoak edo saio-cookieak onartu ezean); 2) zure eskaera espezifikoa izapidetzea eta, beraz, eskatu den edo bideratzen ari den harreman juridikoa eratzea ezinezkoa izatea (adibidez, dagokion formularioa edo eskaera ez betetzeagatik edo behar bezala ez betetzeagatik).

Nolanahi ere, ematen diguzun informazioa eta datu pertsonalak, kasu bakoitzaren arabera, honelakoa izango da beti:

- Nahikoa, eta kasu bakoitzean informatutako tratamendu-helburu legitimoetara doitu, mugatu eta proportzionatua, ahalik eta gehien errespetatuz helburua mugatzeko eta datu pertsonalak minimizatzeko printzipioak.

- Zehatza, eguneratua eta egiazkoa, identitatea, gaitasuna eta, hala badagokio, ordezkaritza behar bezala egiaztatu ahal izateko, eta kasu bakoitzean egiten diren datu-tratamenduak zure premia espezifikoetara eta egoera errealera egokitu ahal izateko. Hori guztia datu pertsonalen zehaztasun-printzipioaren arabera.

Erabiltzaileek izango dute ardura osoa Plataformaren esparruan –eta, hala badagokio, behar dituzten edo guri kontratatzen dizkiguten zerbitzuen esparruan– ONCE FUNDAZIOAri ematen dizkioten datu eta informazio pertsonalari dagokionez.

ZURE DATU PERTSONALEN NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK EGITEN AL DIRA?

Jakinarazten dizugu, oro har, ez dagoela aurreikusita zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea, eta ONCE FUNDAZIOAk eremu horretan beharrezkoak diren neurri eta bermeak hartu dituela datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera.

ZEIN ESKUBIDE DITUZU, ZER ESAN NAHI DUTE ETA NOLA EGIKARITU DITZAKEZU?

Ondoren zehazten diren eskubideak egikaritzeko, bidali idatzizko komunikazio bat protecciondatos@fundaciononce.es helbidera, “Ejercicio Derechos” erreferentziarekin. Zure identifikazioa egiaztatu behar izanez gero, erantsi zure nortasun-agiri nazionalaren edo identifikazio-dokumentu baliokidearen (pasaportea, AIZ...) kopia.

- Informazio-eskubidea (DBEOren 12.etik 14.era bitarteko artikuluak): ONCE FUNDAZIOAk zuri informazio egokia emateko eskubidea, bai zure datu pertsonalak (zugandik edo hirugarren batengandik) jasotzen diren unean, bai horren ondoren, zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez. ONCE FUNDAZIOA zure datu pertsonalen tratamenduari buruz behar duzun informazio guztia ematen saiatzen da, DBEOren 12.etik 14.era bitarteko artikuluak aplikatuz.

- Datuetan sartzeko eskubidea: ONCE FUNDAZIOtik zure datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez eta tratamendu horiei buruzko oinarrizko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta tratamenduaren xede diren datu pertsonalen kopia bat lortzekoa ere.

- Datuak ezabatzeko eskubidea (“ahaztua izateko eskubidea”): ONCE FUNDAZIOAk zure datu pertsonalak ezabatzea behar ez den atzerapenik gabe lortzeko eskubidea.

- Datuak zuzentzeko eskubidea: ONCE FUNDAZIOAk zure datu pertsonalak zuzentzea behar ez den atzerapenik gabe lortzeko eskubidea.

- Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea: ONCE FUNDAZIOAk zure datuen tratamendua mugatzea lortzeko eskubidea, baldin eta:

Zure datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen baduzu, ONCE FUNDAZIOARI datuen zehaztasuna egiaztatzeko aukera ematen dion epean.

Tratamendua ez-zilegia bada eta hura ezabatzearen aurka egiten baduzu (eta, horren ordez, datuak mugatzeko eskatzen baduzu).

ONCE FUNDAZIOAk jada ez baditu datu pertsonalak behar, baina erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko behar badituzu.

Tratamenduari aurka egin badiozu DBEOren 21.1 artikuluaren arabera, ONCE FUNDAZIOAren arrazoi legitimoak nagusitzen ote diren egiaztatzen den bitartean.

- Datuak eramateko eskubidea: Dagozkizun eta eman dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko eskubidea, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean eman dizkiguzunak, edo datuak tratamenduaren beste arduradun bati transmititzekoa, teknikoki posible denean.

- Tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakiaren xede ez izateko eskubidea (profilak egitea barne): Tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea, profilak egitea barne, ondorio juridikoak sortzen dizkizuna edo modu nabarmenean eragiten dizuna.

- Datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea: Zure datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea, profilak egitea barne, betiere ONCE FUNDAZIOAren edo hirugarren baten interes legitimoa asebetetzean oinarritzen bada.

- Emandako baimena errebokatzeko eskubidea: Baimena edozein unetan erretiratzeko eskubidea izango duzu. Baimena kentzeak ez dio eragingo ONCE FUNDAZIOAk egindako tratamenduaren zilegitasunari, baimena kendu aurreko zure baimenean oinarrituta. ONCE FUNDAZIOAk eskuragarri jarritako formularioen, edukien eta pribatutasuna konfiguratzeko guneen bidez, kasuaren arabera, errebokazio hori egituratu ahal izango da (adibidez, eskatutako newsletter-zerbitzuaren baja eskatu ahal izango da horretarako eskuragarri jarritako estekaren bidez).

Era berean, jakinarazten dizugu ezen, zure ustez zure eskubide pertsonalak ez badira behar bezala artatu, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzula kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean; kasu honetan, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (AEPD) aurrean. Hala ere, gomendatzen dizugu gurekin harremanetan jartzea AEPDren aurrean edozein salaketa edo erreklamazio aurkeztu aurretik, eta, bereziki, ONCE FUNDAZIOAren Datuak Babesteko Batzorde Ordezkariarekin (dpd@fundaciononce.es), dagokion egoera zehatza aztertzeko eta, hala badagokio, konponbide eraginkor eta adiskidetsua bilatzen saiatzeko. Aurrekoa alde batera utzita, nahi baduzu, AEPDren webgunean ere (www.aepd.es) informazioa aurkituko duzu erreklamazio bat nola aurkeztu jakiteko.(Beste leiho batean irekiko da)

Horrez gain, zalantzarik edo galderarik izanez gero edo informazio gehiago behar izenez gero, mesedez, jarri gurekin harremanetan protecciondatos@fundaciononce.es helbide elektronikoan, eta zure informazio-eskaerari erantzungo diogu.

SEGURTASUN- ETA BABES-NEURRIRIK APLIKATZEN AL ZAIE ZURE DATU PERTSONALEI?

Kontuan hartuz, alde batetik, tratamenduaren izaera, esparrua, testuingurua eta adierazitako helburuak; eta, bestetik, zure eskubide eta askatasunetarako aukera eta larritasun desberdineko arriskuak, ONCE FUNDAZIOAk neurri tekniko eta antolamenduzko neurri egokiak aplikatzen (eta aplikatuko) ditu zure datu pertsonalen segurtasuna eta babesa bermatzeko, pribatutasun-irizpideak kontuan hartuta diseinutik eta lehenespenez, bai eta arrisku konkurrenteari begirako ikuspegi-sistema bat aplikatuz ere, beharrezkoa denean ONCE FUNDAZIOAk berrikusi eta eguneratuko duena.

PRIBATUTASUN-POLITIKAREN INDARRALDIA ETA ALDAKETA

Politika hau 2023/06/13az geroztik dago indarrean.

ONCE FUNDAZIOAk eskubidea du politika hau aldatzeko, dela aplikatu beharreko etorkizuneko lege-, doktrina- edo jurisprudentzia-berritasunetara egokitzeko, dela arrazoi tekniko, operatibo, komertzial, korporatibo eta negozioaren arlokoen ondorioz. Ahal denean, aldez aurretik eta modu arrazoituan emango dizu aldaketen berri. Nolanahi ere, gomendatzen da Plataforma honetan sartzen zaren bakoitzean politika hau arretaz irakurtzea, edozein aldaketa politikaren bidez argitaratuko baita. Era berean, ONCE FUNDAZIOAk politika honetan proiektatutako aldaketen berri eman ahal izango dizu pertsonalki eta aldez aurretik, aldaketak indarrean sartu aurretik, baldin eta hori teknikoki posible bada, eta bereziki erabiltzaile erregistratua bazara edo ONCE FUNDAZIOArekin harreman juridikoa baduzu.