Non?

Zure zain gaude BAT - B Accelerator Tower-en, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia 1en, Abandoko barrutian, Bilboren bihotzean.

BAT berrikuntza- eta ekintzailetza-zentro enblematiko bat da, ingurune dinamiko eta abangoardista eskaintzen duena, gure kongresua hartzeko ezin hobea. Eskerrik asko BIZKAIA SEED CAPITAL elkarteari, bere instalazioak uzteagatik.

Hiriaren erdigunean kokatuta egoteak erraztasunak ematen ditu zerbitzu eta garraio publiko guztiak erabiltzeko, bertaratutako guztien erosotasunerako. Abandoko geltokia (1 eta 2 lineak) minutu gutxira dago oinez, eta sarbide azkarra eta erraza ematen du hiriko hainbat lekutatik. Abandoko tranbia ere erabil daiteke, metro gutxira baitago, Bilboren intereseko puntu garrantzitsuekin konektatuz. Gainera, inguruko auzo eta udalerriekin lotutako autobus-linea batzuek (56, 77 eta 72) geltokiak dauzkate inguruan.

BATek mugikortasun mugatuko pertsonentzako instalazio irisgarriak dauzka, bertaratu guztiak erraz eta eroso moldatu ahal izan daitezen. Premia bereziren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan, eta lagunduko dizugu.

BAT topagunea ezin egokiagoa da ideiak trukatzeko, laguntza-sareak sortzeko eta gizartean inpaktu positiboa sortzen duten proiektuetan lankidetzan aritzeko. Bertan ikusiko al dugu elkar?


Bilbo, Euskal Herriaren bihotzean dagoen energiaz beteriko hiri zirraragarria, kokapen ezin hobea da Ekintzailetza Inklusiboari buruzko II. Kongresurako. Bilbo ezaguna da oso industriarekin lotutako historiagatik eta hiriak izan duen eraldaketagatik, eta nazioarteko erreferente bihurtu da ekintzailetzaren eta berrikuntzaren arloan.

Espainiako iparraldean kokatuta egonik, sormena, lankidetza eta enpresa-espiritua sustatzen dituen ingurune paregabea eskaintzen du Bilbok. Hiriak biziberritze nabarmena bizi izan du azken hamarkadetan, hiri-garapeneko ekimenek, azpiegitura-inbertsioak eta ekintzailetzari laguntzeko programek bultzatuta.

Eraldaketa horrek enpresa-ekosistema dinamiko eta askotarikoa sortu du, eta ekintzaileek, startupek eta enpresa finkatuek bertan hazteko eta aurrera egiteko aukerak topatu dituzte.

Bilbo, halaber, enpresa-eremuko inklusioarekin eta aniztasunarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Hiriak aitorpenak jaso ditu gizarte-erantzukizun korporatiboaren ikuspegiagatik eta herritar guztientzat aukera-berdintasuna sustatzen duten proiektuei laguntzeagatik.

II. Kongresu hau Bilbon egitean, hiriaren espiritu berritzaile eta ekintzailea baliatu nahi dugu desgaitasuna duten ekintzaileen belaunaldi berri bat inspiratzeko, konektatzeko eta gaitzeko. Zatoz gurekin Bilbora, eta ikusi ekintzailetzak eta inklusioak nola egiten duten bat guztiontzat etorkizun distiratsu eta ekitatiboagoa sortzeko!

Instalazio irisgarriak ditugu, auditoriuma, eremu erantsi bat desgaitasuna duten ekintzaileek gidatutako enpresa-produktu eta -zerbitzu desberdinak erakusteko, bai eta tailerrak eta bestelako jarduerak eskainiko dituzten aretoak ere. Laster emango dugu horien guztien berri zehatzago.


Noiz?

Ekintzailetzari eta Desgaitasunari buruzko II. Kongresua 2024ko azaroaren 14an eta 15ean izango da

Nola iritsi? 

Hegazkinez 🛫

Bilboko aireportuak (BIO) hegaldi nazionalak eta nazioartekoak eskaintzen ditu, eta hirigunetik 12 kilometro ingurura dago. Aireportuan bertan taxi bat edo autobus bat har dezakezu (Bizkaibus A3247 linea - 25 min inguru), edota garraio partekatuko zerbitzuak erabil ditzakezu ekitaldiaren lekura iristeko. 5/8/24, 10:52 InformaciĂłn General https://cned.fundaciononce.es/informacion 2/3

Trenez 🚆

Bilboko Abando Indalecio Prieto tren-geltokiak konexioak ditu Espainiako zenbait hirirekin trenbide-sare nazionalaren bidez (RENFE). Geltokian metroa hartuta, Bilboren erdigunera irits zaitezke.

Autobusez 🚌

Bilboko autobus-geltoki intermodalak autobus-zerbitzuak eskaintzen ditu Espainiako zenbait hiritatik. Autobus-konpainien webguneek ordutegiak kontsultatzeko eta billeteak erosteko aukera ematen dute

Autoz đźš—

Autoz etorri nahiago izanez gero, jakin Bilbo ondo komunikatuta dagoela autobide eta errepide nazionalen bidez. Zure ibilbidea planifikatzeko eta ekitaldiaren lekutik gertu aparkatzeko, nabigazio-aplikazioak erabil ditzakezu.

Garraio publikoa Bilbon 🚇

Behin Bilbon zaudela, bertako garraio publikoa erabil dezakezu hirian ibiltzeko: metroa (irisgarritasuna), autobusak eta tranbiak. Garraio publikoaren sarea efizientea da, eta haren bidez erraz iritsi ahal izango zara ekitaldiaren lekura.


Nola iritsi Bilboko II. CNEDera gida

Helmugen helbidea:

  • IUNION BILBAO Hotela: RodrĂ­guez Arias kalea 66, Abando, 48013 Bilbo, Bizkaia
  • ILUNION SAN MAMÉSHotela: PĂ©rez GaldĂłs kalea 56, Basurtu-Zorrotza, 48013 Bilbo, Bizkaia
  • BAT - B Accelerator Tower: On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia 1, Abando, 48001 Bilbo, Bizkaia
  • Guggenheim Bilbao Museoa: Abandoibarra etorbidea 2, Abando, 48009 Bilbo, Bizkaia

AIREPORTUTIK

ILUNION BILBAO Hotelera:

  • Autobusez (garraio publikoa): A3247 linea hartu eta Kale Nagusia 74an jaitsi. Hortik oinez 3 minutura dago.
  • Taxiz: 15-20 minutu.

Bi modu daude aireportutik Ilunion Bilbao Hotelera joateko. Batetik, taxia hartzea: 15-20 minutu beharko dituzu hotelera iristeko. Bestetik, garraio publikoa erabiltzea: aireportuan A3247 autobusa hartu, eta 20 minutuan Kale Nagusia 74ra iritsiko zara; handik 200 bat metrora daukazu hotela.

ILUNION SAN MAMÉS Hotelera:

  • Autobusez (garraio publikoa): A3247 linea hartu eta Bilboko geltoki intermodalean jaitsi; hortik oinez bi minutura daukazu hotela.
  • Taxiz: 15-20 minutu.

Aireportutik Ilunion San Mamés Hotelera joateko, bi modu dauzkazu. Taxia hartu nahi izanez gero, 15 minututan hotelean izango zara. Garraio publikoa erabili nahiago izanez gero, aireportuan A3247 autobusa hartu eta, ordu-erdira, Bilboko geltoki intermodalean jaitsi. Hortik bi minutura izango duzu hotela.

BAT | B Accelerator Tower-era:

  • Autobusez (garraio publikoa): A3247 autobusa hartu eta Kale Nagusia 46an jaitsi (Sota). 77, 56, 62, 72 autobusak, Kale Nagusia 7ra arte. Minutu batean BATen egongo zara.
  • Taxiz: 15 minutu.

Hegazkinez etortzekoa bazara eta aireportutik zuzenean BATera joan behar baduzu, taxi bat har dezakezu (15 bat minutu), edo garraio publikoa erabili (ordu-erdiko bidea), aireportuan A3247 autobusa hartuta eta Kale Nagusia 46an jaitsita. Handik 72, 56, 62 edo 77 autobusa hartu behar da, eta Kale Nagusia 2an jaitsi; hortik minutu batera dago Kongresuaren gunea.

BILBOKO ABANDO-INDALECIO PRIETO TREN-GELTOKI INTERMODALETIK...

ILUNION BILBAO Hotelera:

  • Oinez 20 minutu; bizikletaz 5 minutu.
  • Metroz: Abandoko geltokitik San Mamesera, eta hortik 5 minutu oinez.
  • Autobusez: Kale Nagusia 8ko geltokira 4 minutuz oinez joan, eta Kale Nagusia 85ean jaitsi; handik 4 minutu oinez egin.
  • Taxiz: 10 minutu.

Tren-geltokian taxia hartuz gero, 10 minututan Ilunion Bilbao Hotelean egon zaitezke. Denbora hori bera behar da garraio publikoa hartuz gero ere, geltokian bertan metroaren 1. linea hartu baitezakezu San Mameseraino. Hirian barrena paseatzen ibili nahiago baduzu, soilik 20 minutu beharko dituzu hotelera iristeko. Baduzu bizikletaz joateko aukera ere; horrela, 5 minutu baino ez dituzu beharko.

ILUNION SAN MAMÉS Hotelera:

  • Oinez: 30 minutu.
  • Trenez: C1 edo C2 aldirietako lineak, Abandotik San Mamesera. Oinez 2 minutu; guztira 7 minutu.
  • Metroz: Abandoko geltokitik San Mamesera, eta hortik 6 minutu oinez.
  • Taxiz: 15 minutu.

Tren-geltokitik Ilunion San Mamés Hotelera joateko garraio publikoa erabili nahi baduzu, modurik azkarrena eta gertuen uzten zaituena aldirietako trena da: Abandon C1 edo C2 linea hartu, eta San Mamesen jaitsi. Taxia hartu nahiago baduzu, 15 minututan iritsiko zara hotelera. Hiria ikusten joan nahiago baduzu, berriz, oinez ordu-erdi beharko duzu, eta bizikletaz 10 minutu.

BAT | B Accelerator Tower-era:

Beste hiri batetik trenez etortzekoa bazara, jakin tren-geltokia bi minutu soilera dagoela BATetik.

BILBOKO AUTOBUS-GELTOKI INTERMODALETIK...

BAT | B Accelerator Tower-era:

  • Oinez: 30 minutu inguru.
  • Metroz: San Mamesko geltokitik (3 minutura) Abandora, 10 minutu inguru.
  • Aldirikoetan: C1 eta C2 lineak: San Mamestik Bilbo-Abandoko geltokira, 10 minutu inguru.
  • Taxiz: 10 minutu.

Bilboko autobus-geltoki intermodalera iritsi bazara eta Kongresura joan nahi baduzu, 10 minutu inguru beharko dituzu taxiz edo garraio publikoan. Bi aukera dauzkazu azken horri dagokionez. Metroaren 1. linea edo aldirietako trenaren C1 eta C2 lineak har ditzakezu San Mamesko geltokian, eta Abandon jaitsi, eraikinetik 100 metro baino gutxiagora baitago. Paseatzen hurbildu nahiago izanez gero, ordu-erdi nahikoa duzu.

ILUNION BILBAO Hotelera:

  • Oinez: 8 minutu; bizikletaz: 4 minutu.
  • Tranbiaz (garraio publikoa): San Mamestik Sabino Aranara, 5 minutu inguru.
  • Taxiz: 5 minutu.

Bilboko autobus-geltoki intermodaletik Ilunion Bilbao Hotelera joateko, gehienez 10 minutu beharko dituzu. Taxiz edo bizikletaz, 5 minutu inguru beharko dituzu. Garraio publikoa erabili nahiago baduzu, tranbia erabil dezakezu (San Mamesko geltokian igo eta Sabino Aranan jaitsi), edota autobusa (A3340 linea, Luis Briñas 47tik Kale Nagusia 79ra). Oinez ere 10 minutu baino gutxiagoan iritsiko zara.

ILUNION SAN MAMÉS Hotelera:

Ilunion San Mamés Hotela Bilboko autobus-geltoki intermodaletik oinez bi minutura dago.

HOTELETATIK...

BILBAO Hoteletik BAT | B Accelerator Tower-era:

  • Oinez: 20 minutu.
  • Autobusez: Kale Nagusia 85etik (4 minutura) Kale Nagusia 7ra, 62-28-56 autobusetan.
  • Metroz: San Mamesko geltokitik (6 minutura) Abandora.
  • Taxiz: 10 minutu.

Ilunion Bilbao Hotelean hartu behar baduzu ostatu, jakin hainbat modu dauzkazula Kongresura soilik 10 minututan iristeko. Kale Nagusia 85ean autobus bat har dezakezu (56, 28 edo 62 linea), hoteletik 250 metrora, eta Kale Nagusia 7an jaitsi. Metroa ere har dezakezu: San Mamesko geltokian 1. linea hartu eta Abandon jaitsi. Hala autobusak nola metroak BATetik 100 metro baino gutxiagora utziko zaituzte. Denbora berdina behar da taxiz edo bizikletaz iristeko; paseatzen joanez gero, berriz, 20 bat minutu.

SAN MAMÉS Hoteletik BAT | B Accelerator Tower-era:

  • Oinez: 30 minutu inguru.
  • Aldirikoetan: C1 eta C2 lineak: San Mamesko geltokitik (oinez 3 minutura) Bilbo-Abandoko geltokira.
  • Metroz: San Mamesko geltokitik (6 minutura) Abandora, 1. linean.
  • Taxiz: 10 minutu.

Ilunion San Mamés Hotelean ostatatuko bazara, hamar minutu inguru beharko dituzu BATera iristeko: aldirietako trenaren C1 edo C2 linea hartu, edo metroaren 1. linea, hoteletik gertu dagoen San Mames tren-geltokian, eta Abandon jaitsi, BATetik 100 metrora. Taxiz edo bizikletaz joanez gero ere 10 minutu inguru beharko dituzu, trafikoaren arabera. Paseatzen, ordu-erdian irits zaitezke.

GUGGENHEIM BILBAO MUSEORA…

ILUNION BILBAO Hoteletik:

  • Oinez: 17 minutu.
  • Bizikletaz: 4 minutu.
  • Taxiz: 10 minutu.
  • Garraio publikoan (autobusa): 10 minutu behar dira Kale Nagusia 70etik Recalde zumarkalea 11ra, eta handik 300 metrora dago museoa.

Taxiz zein autobusez, 10 minutu beharko dituzu Ilunion Bilbao Hoteletik Guggenheim Museora iristeko. Autobusez joatea erabakiz gero, A3247 autobusa hartu behar duzu Kale Nagusia 49an, eta Recalde zumarkalean jaitsi (museotik 300 metrora). Oinez ere joan zaitezke; ordu-laurden batean bertan egongo zara.

Ilunion SAN MAMÉS Hoteletik:

  • Oinez: 26 minutu.
  • Bizikletaz: 8 minutu.
  • Tranbiaz: Ospitaleko geltokitik Guggenheimera.
  • Autobusez: Egia Jenerala 38an edo geltoki intermodalean igo eta Recalde zumarkalea 11n jaitsi. Hortik 300 metrora dago hotela.
  • Taxiz: 10 minutu.

Hainbat modu dituzu Ilunion San Mamés Hoteletik Guggenheim Museora joateko. Taxia hartuz gero, 10 minutu inguru beharko dituzu. Garraio publikoan joan nahiago baduzu, bi aukera dituzu: tranbia hartzea (Ospitaleko geltokian igo eta Guggenheimen jaitsi), edo autobusa erabiltzea (Egia Jenerala 38an edo geltoki intermodalean igo eta Recalde zumarkalea 11n jaitsi, museotik 300 metrora). Beste aukera bat ordu-erdiko paseoa ematen oinez joatea da.

BAT | B Accelerator Tower-etik:

  • Oinez: 16 minutu.
  • Bizikletaz: 3 minutu.
  • Garraio publikoan: 11-12 minutu.
  • Taxiz: 10 minutu.

10-15 minutu inguru beharko dituzu taxiz, oinez edo garraio publikoan Guggenheim Museora iristeko. Hirugarren aukera hautatuz gero, modu errazena hau da: Kale Nagusia 2an 01 autobusa hartzea eta bi geltoki geroago jaistea, Elkano 3an. Handik oinez 8 bat minutura daukazu museoa. Tranbia ere erabil zenezake: Abandon igo eta Guggenheimen jaitsi.


Garraio publikoa erabiltzeko asmoa baduzu, aurrena informazio hau irakurtzea gomendatzen dizugu:

BARIK

BARIK txartelak Bizkaiko garraiobide publiko guztietan bidaiatzeko aukera emango dizu.

3 euro bakarrik kostatzen da –kargatu gabe etortzen da–, eta edozein saltokitan eros dezakezu, hala nola Bilboko metroaren geltokietan, Renfen, Bilbobusen eta Bizkabusen kabinetan, etab. Internet bidez ere kargatu dezakezu, CTBren webgunean, edo BARIK NFC apparen bidez.

EUSKOTREN

Euskadin barrena ibiltzeko dauden garraiobide publikoei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotren erakundearen (Erkidegoko garraio-operadore nagusia) webgunera jo dezakezu.

Bere zerbitzuen artean daude, besteak beste, trena, hiriarteko autobusak eta Bilboko tranbia.

TAXIA

Bilbon taxilarien elkarte hauek jarduten dute:

  • Radio Taxi Bilbao 94 444 88 88
  • Tele Taxi Bilbao 94 410 21 21
  • Radio Taxi NerviĂłn 94 426 90 26
  • Class Taxi Bilbao 94 444 50 50
  • Aeropuerto Bilbao 94 480 09 09

Ostatua

Ostatua 2024ko azaroaren 12tik 15era Erreserba urriaren 12ra arte egin daiteke eta egun berean bertan behera utziz, kargurik gabe.

• HOTEL ILUNION Bilbao

• HOTEL ILUNION San Mamés

ILUNION Bilbao

• 97 € EIB (Erabilera indibidualeko bikoitza) / 107 € Bikoitza Gosaria BARNE

• 85 € EIB 85 € Bikoitza gosaririk GABE

*30 logela daude eskuragarri, edukiera bete arte.

https://www.ilunionbilbao.com/colectivos/congresoemprediscapacidad

ILUNION San Mamés

• 102 € EIB (Erabilera indibidualeko bikoitza) / 114 € Bikoitza gosaria BARNE

• 92 € EIB / 92 € Bikoitza gosaririk GABE

https://www.ilunionsanmames.com/colectivos/congresoemprediscapacidad


Erreserba nahi duzun hotelean egiterakoan, erabili kodea: CONGRESOEMPRENDimientoYDISCAPACIDAD. 

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gure taldearekin cned@fundaciononce.es helbidera idatziz edo zenbaki hauetara deituz:

II. Kongresuko Idazkaritza Teknikoa: 663140393